Azken eguneratzea: Urtarrilak 19, osteguna, 09:30
Behin elurtearen gogorrena pasata, zerua hodeitsu geratuko da. Goizean zehar elurra mantendu daiteke, eta Euskalmetek alerta laranjatik abisu horira pasarazi du egoera. Arratsaldetik aurrera 500-600 metro izatetik 1.200-1.500 metrora igoko da elur kota. Haizea gogotsu mantenduko da mendebaldetik, batez ere arratsaldean, eta pilatutako elurra astindu dezake, batez ere mendietan. Gasteizen -1 eta 7 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Ostiralerako ere zeru hodeitsuak espero dira, tartean euria egin ahalko duela. Haize aldakorra ibiliko da, ipar osagaikoa. Termometroetan minimoetan nabarituko da aldaketa apurra, 2 eta 8 gradu artekoa iragarri baitu AEMETek.
Elur arriskua desagertzearekin batera, gaurtik aurrera euria, kazkabarra, desizoztea eta uholde arriskua iritsi daitezke.
BIDEOAK
❄️ Agurtu eta badoa. Elur kotak pixkanaka gora egingo du egunak aurrera egin ahala. Elur gisa beharrean, bihar prezipitazioak euri gisa etorriko dira.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 19, 2023
📍 Opakua, Herrera, Urduña eta Zaldiaran mendateak itxita ▶️ https://t.co/4ZHVLScYuN pic.twitter.com/FhSJhJ4H6X
ERREPIDEEN EGOERA
Aldundiak alerta ezarrita du lurraldeko errepide ugaritan elurragatik eta izotzagatik. Bestalde, osteguneko 09:30ean, kateak beharrezkoak dira hainbat errepidetan zirkulatzeko (Kruzeta eta Gasteiz), eta beste lau mendate itxita daude:
- Opakua
- Herrera
- Urduña
- Zaldiaran
Iturria: araba.eus
Kontsultatu Gasteizko trafiko kamerak minutuz minutu hemen.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kameren bitartez, lurraldeko errepide nagusien unean uneko egoera ikusteko aukera dago:
OHARRA: Posible da kamera batzuen seinalea galtzea zenbait unetan. Iturria: trafikoa.eus