Azken eguneratzea: Urtarrilak 18, asteazkena, 17:20
Orain bai, negua heldu da. Aurreikuspen meteorologikoen arabera, elur kota 600 edo 700 metroren bueltan ibiliko zen asteartean zehar, eta gauean kota hori 400 eta 200 metro bitartera jaitsi zitekeen. Uste baino lehenago, eguerdi partean, elurra iritsi zen Arabako eskualde batzuetara, baita Gasteizera ere; hala ere, prezipitazioak txikiak izan ziren.
Asteazken goizaldean, berriz, 04:30ak aldera, elurra gogor erortzen hasi da Araba osoan zehar, eta Gasteiz 05:00ak aldera zuritzen hasi da. Landa eremuan eta errepideetan hiriburuan baino eragin handiagoa izan du elurrak orain arte, baina datozen orduetan prezipitazioak mantenduko direla espero da, tenperatura baxuekin (-1ºC eta 3º bitartean).
Euskalmeten arabera, bihar, ostegunean, elur-kota igotzen joango da goizean zehar, eguerdirako 600-800 metroko altuerara iritsi arte, eta arratsaldean zehar 1.200-1.500 metro ingurura igoko da. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak ohartarazi duenez, gaur arratsaldean elurra egingo du berriro, eta arriskua bihartik aurrera desagertuko da. Hala ere, ordutik aurrera euria, kazkabarra, desizoztea eta uholde arriskua iritsiko dira.
BIDEOAK
❄️ Arabako bazter guztiak zurituta esnatu dira gaur, baina oraingoz landa eremuan hiriburuan baino eragin handiagoa izan du elurteak. Irudietan, Karanka (Gaubea) goizeko lehen orduetan ▶️ https://t.co/7lxEkCZrfr pic.twitter.com/3uivVcECE3
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
❄️ Gasteizen elurra joan eta etorri dabil. Momentuz zertxobait zuritu du, baina egunean zehar prezipitazioak mantenduko direla espero da, baita datozen egunetan ere ▶️ https://t.co/7lxEkCZZ4Z pic.twitter.com/B9KcGxcoYd
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
❄️ Elurra itzuli da Gasteizera, eguerdian zehar Arabako eskualde gehienetara berriro zabaldu ostean ▶️ https://t.co/7lxEkCZZ4Z pic.twitter.com/uionH6v7nW
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
❄️ Datozen orduetan elurra gogoz erortzea espero da, bihar egunean zehar murriztu eta euriari, kazkabarrari, desizozteari eta uholdeei bide eman aurretik ▶️ https://t.co/7lxEkCZrfr
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
📽️ Irudietan, Angostoko errepidea (Gaubea) oraintxe pic.twitter.com/guzXhTVLhp
❄️ Gasteizko Alde Zaharra oraintxe bertan. Elurrak hiriburuko kaleak zuritzen jarraitzen du, eta ez dirudi poteorako tartea utziko duenik datozen orduetan ▶️ https://t.co/7lxEkCZZ4Z pic.twitter.com/FgXG0TLhZ2
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
❄️ 17:30ean Arabako zazpi mendate daude itxita: Azazeta, Opakua, Gasteiz, Herrera, Urduña, Altube eta Las Txozas. Eta kateak beharrezkoak dira beste hainbat errepidetan zirkulatzeko ▶️ https://t.co/7lxEkCZrfr pic.twitter.com/tlryfSfMj9
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
❄️❗️ Honako hau da oraintxe bertan Arabako hainbat errepideren egoera. Irudiak: Agurain, Argomaniz, Azazeta eta Ribabellosa.
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
📍 Kontsultatu errepide eta mendateen egoera ▶️ https://t.co/7lxEkCZZ4Z pic.twitter.com/0pW1sUmPxP
❄️❗️ Oraintxe bertan Legutio inguruan, Arabako hainbat errepideren egoera bera: elurra, izotza, auto-ilarak, gelditutako ibilgailuak...
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 18, 2023
📍 Kontsultatu errepide eta mendateen egoera ▶️ https://t.co/7lxEkCZrfr pic.twitter.com/DEMCKwUicK
GERTAKARIAK
- SOS Deiak Araban erregistratutako intzidentziak:
- Ur-putzuak errepidean: 0
- Eroritako zuhaitzak: 2
- Elurra edo izotza errepidean: 39
- Ur-putzuak errepidean: 0
- Goizean zehar: Gasteiz eta Bilbo arteko hainbat autobus zerbitzu bertan behera geratu dira.
- 13:30: Elurra indarrez itzuli da Gasteizera, eguerdian zehar berriz ere Arabako eskualde gehienetara zabaldu ostean.
- 11:35: Kamioi batek istripua izan du A-1 errepideko 368. kilometroan, Barrundia parean, Madrilgo noranzkoan. Errei bat itxita eta 2 kilometroko auto-ilarak. 12:20an errei guztiak daude zabalik.
- 10:45: Gamarrako parkea itxita egongo dela jakinarazi du Gasteizko Udalak, prebentzio neurri gisa.
- 10:30: Atzerapenak Forondako aireportuko hainbat hegalditan, goizeko lehen orduan.
- 09:40: Elurra itzuli da Gasteizera, goizaldeko prezipitazioen ostean atseden txiki bat eman ostean.
- 08:20: Auto-ilarak Bilborako autobian (N-622) Altuberako noranzkoan, Zigoitia parean, matxuratutako kamioi baten ondorioz. 09:30ean ez zen auto-ilararik erregistratzen.
LARRIALDI PLANAK
EAE
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren fase operatiboa aktibatuko du 13:00etatik aurrera. EAE osoan elurragatiko abisu horia aktibatuta zegoen astearteko 09:00etatik aurrera; gaur, asteazkenean, alerta laranjara pasatu da, elurra 200 eta 400 metro bitartera iritsi daitekeelako; alerta laranjari eutsiko zaio ostegunean ere, 00:00etatik 09:00etara:
- Prebentzio moduan, zazpi garabi astun izango dira errepide sare nagusian, gurutzatuta gera litezkeen kamioiak erretiratuko direla ziurtatzeko.
- Baliabide gehiago kudeaketa gelan eta telefono bidezko arretan, bai 011n (Trafikoa) bai 112an (Larrialdiak), eta gidariei beharrezko informazioa emango zaie, besteak beste, mezu aldakorreko panelen, webgunearen, sare sozialen eta beste hainbat baliabideren bitartez.
ARABA
Halaber, Arabako Foru Aldundiak larrialdi fasea aktibatu zuen astelehenean, eta honako baliabideak aurreikusi ditu, besteak beste:
- 57 langile mobilizatuta.
- Elurra kentzeko 21 makina.
- Miñoien bi patruila.
GASTEIZ
Gasteizko Udalak Elurteen Planeko 1. larrialdi fasea aktibatu du, baliabide propioak zein kanpoko baliabideak mobilizatzeko:
- Elurra kentzeko zazpi makina egongo dira alerta egoeran, hiriguneko bide nagusiak garbitzeko.
- Landa eremuan, berriz, beste hamaika makina egongo dira inguru horiek garbitzeko prest.
- Galtzadetan esku hartzeko dispositiboaz gain, espaloiak garbitzeko ekipoak ere martxan izango dira.
- Erabilera publikoko gatz zakuak banatzeko prozesua abian da: astelehenean, hiriko 35 puntutan jartzen hasi ziren, gizarte etxe, zerbitzu publiko eta eraikin komertzialen alboan eta beste hainbat eremutan.
Horrez gain, Udalak herritarrei zuzendutako gomendio sorta bat plazaratu du, garbiketan laguntzeko, oinez joateko edo kotxez bidaiatzeko.
ERREPIDEEN EGOERA
Aldundiak alerta ezarri du lurraldeko errepide ugaritan elurragatik eta izotzagatik. Bestalde, asteazkeneko 17:30ean, kateak beharrezkoak dira hainbat errepidetan zirkulatzeko, eta zazpi mendate itxita daude:
- Azazeta
- Opakua
- Gasteiz
- Herrera
- Urduña
- Altube
- Las Txozas
Iturria: araba.eus
Kontsultatu Gasteizko trafiko kamerak minutuz minutu hemen.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kameren bitartez, lurraldeko errepide nagusien unean uneko egoera ikusteko aukera dago:
OHARRA: Posible da kamera batzuen seinalea galtzea zenbait unetan. Iturria: trafikoa.eus