EAJ nagusi 2023ko hauteskundeetan, Soziometroaren arabera

Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 14:00

Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez, 2019ko hauteskunde gauean. / Argazkia: EAJ

Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak Araban eta Gasteizen, EH Bildu Podemosen kaltetan igoko litzateke, eta PSEk eta PPk emaitzak mantenduko lituzkete.

Maiatzean EITB Focusen udal zein foru hauteskundeei begira iragarritako aurreikuspenak berretsi ditu Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroak: 2023ko udal eta foru hauteskundeak gaur egingo balira, EAJk bere nagusitasuna sendotuko luke, hiru lurralde eta hiriburuetan irabaziz.

Orokorrean %40ko abstentzioa aurreikusita, Arabako foru hauteskundeei dagokienez honako emaitzak aurreikusi ditu Soziometroak:

  • EAJk garaipen erosoa lortuko luke, botoen %31,6rekin.
  • EH Bilduk goranzko joerari eutsiko lioke, botoen %23,3 eskuratuta.
  • PSEk emaitzak mantendu eta hirugarren postua lortuko luke, botoen %17rekin.
  • PPk botoen %14 lortuko luke.
  • Podemosek beherakada nabarmena izango luke, botoen %6,8rekin.
  • Voxek botoen %3,4 lortuko luke, emaitzak hobetuz baina Arabako erakunde nagusitik kanpo geratuz.

Bestalde, Gasteizko udal hauteskundeei dagokienez, Soziometroak lehia askoz ere gogorragoa aurreikusten du alkatetza lortzeko:

  • EAJk irabaziko luke botoen ehunekoan: %24,3.
  • EH Bilduk botoen %22 lortuko luke, zinegotzi bat gehiago lortuz eta EAJren zazpi zinegotziak berdinduz.
  • Elkarrekin Podemosek hiru zinegotzi izatetik bi izatera igaroko litzateke, botoen %7,3 eskuratuta.
  • PSOE hirugarrena izango litzateke, botoen %20,4 eta sei zinegotzi lortuta; hau da, emaitzak errepikatuz.
  • PPk bere bost zinegotziak mantenduko lituzke, botoen %18rekin.
  • Voxek boto gasteiztarren %4,6 jasoko lituzke, baina Udaletik kanpo geratuko litzateke ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago