Lehen aldiz, Probintzia plazan irakurri dute San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaiak iragartzeko pregoia. Horrela, pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, jardueraz beterik itzuli dira Arabako jaiak (kontsultatu egitarau osoa hemen).
Marian Garcia Fidalgo fisikari eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoak irakurri zuen pregoia, ostiraleko 20:00etatik aurrera. Ekitaldian, pregoilariak bi mezu nagusi plazaratu zituen: "Dibertsioa oso gauza serioa" dela eta "festa nahi ez den bakardadearen aurkako antidotoa" dela.
Pregoiaren aurretik, gainera, ALEAk elkarrizketa egin zuen berarekin, aldizkariaren azken zenbakian.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura Saileko diputatua, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, eta EAEko zein Arabako beste hainbat agintari.
Azkenik, Big Band Berri bandak emanaldia eskaini zuen, ekitaldiari musikaz eta jai giroaz jantzitako amaiera emateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!