Gabonen atarian, Covid-19aren pandemiaren egoera okerrera doa, egunez egun: EAEko intzidentzia tasa metatua 1.042,41 kasukoa da jada, eta Arabako egoerak are okerragoa izaten jarraitzen du. Gure lurraldean 2.048 positibo atzeman dira azken zazpi egunetan —abenduaren 9tik 15era—, horietako 339 azken 24 orduetan, eta intzidentzia tasa metatua 1.079,92 kasuetara ailegatu da; baita Gasteizen ere, 1.055eko intzidentziarekin.
Une honetan, soilik bost udalerri arabar daude eremu gorritik aske: Añana, Mañueta, Kripan, Lantziego (eremu laranjan: 132,80) eta Leza. Lurraldeko beste udalerri guztietan (46) intzidentzia tasa 150etik gorakoa da.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten lau udalerrietan honakoa da egoera:
- Agurain (2.279,10)
- Amurrio (958,37)
- Laudio (855,54)
- Gasteiz (1.055,27)
Gainera, 5.000 biztanle baino gutxiago duten 26 udalerritan, intzidentzia 1.000 kasuetatik gorakoa da:
- Aramaio (2.229,73)
- Armiñon (2.242,15)
- Arratzua-Ubarrundia (1.062,80)
- Artziniega (1.988,49)
- Asparrena (4.826,73)
- Barrundia (1.487,78)
- Berantevilla (1.002,00)
- Burgu (1.098,90)
- Ekora (2.996,25)
- Erriberabeitia (1.623,99)
- Guardia (1.564,54)
- Harana (1.271,19)
- Kanpezu (1.131,01)
- Kuartango (1.075,27)
- Lagran (1.136,36)
- Lapuebla de Labarca (1.820,25)
- Legutio (1.637,55)
- Nabaridas (1.000,00)
- Oion (1.164,44)
- Okondo (1.972,06)
- Urizaharra (1.041,67)
- Samaniego (2.904,56)
- Donemiliaga (3.581,27)
- Zalduondo (5.583,76)
- Zanbrana (1.345,29)
- Zigoitia (1.054,48)
Azken datuak
Ospitaleak, txertaketa eta Covid ziurtagiria
Ospitaleen egoerari dagokionez, azken 24 orduetan 45 ospitaleratze berri izan dira. Une honetan, 299 paziente daude Osakidetzan ospitaleratuta Covid-19aren ondorioz; horietatik 100 ZIUetan daude.
Pandemia osoko daturik txarrenekin batera, hiru elementuk markatzen dute gaur egungo egoera: ospitaleen egoera txarra da eta Osakidetzak lehen mailako arretako kontsultak atzeratu ditu; hala ere, txertaketa aurreko olatuetan baino aurreratuagoa dago, asteazken honetan ekin baitiote 12 urtetik beherako haurren txertaketari; azkenik, Covid ziurtagiria nahitaezkoa da jada espazio itxi gehienetan, eta horrek kutsatzeen hedatzea oztopatu dezake.