Juana Ruiz aske uzteko eskatu dute Gasteizen

Erredakzioa 2021eko irailaren 2a

Argazki solidarioa egin dute Gasteizko Buruileria plazan. / BDZ Mugimendua

Hainbat atzerapenen ostean, bista teknikoa izango dute gaur epaiketaren hasiera zehazteko; apirilaren 13an atxilotu zuten.

Laster bost hilabete beteko dira Israelek Juana Ruiz Sanchez atxilotu eta kargurik gabe espetxeratu zuenetik. Azken 35 urteetan Palestinan bizi izan da, eta Health Work Committees (HWC) GKE-ko proiektu koordinatzaile gisa lan egin du. Israelgo epaitegi batek bista teknikoa egingo du gaur, hainbat atzerapenen ostean, epaiketa noiz hasiko den zehazteko.

Egoeraren berri emateko batzar informatiboa egin dute Gasteizko Buruileria plazan, eta Sanchez "lehenbailehen" aske utz dezaten eskatzeko talde argazki bat egin dute; Sanchez bera kolaboratzaile den Hala Bedi irratiko zenbait lagun eta talde internazionalistetako kideak izan dira.

Erlazionatuak

Juani askatu!

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola (BDZ mugimenduko kidea) 2021 api 26 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago