Huntzak Arabako Teknologia Parkean grabatu du bere azken bideoklipa

Erredakzioa 2021ko eka. 23a, 10:20

Egunotan Haizeak abestiaren bideoklipa plazaratu du Huntza taldeak, Doctor Prats talde katalanarekin elkarlanean. Ikus-entzunezkoa maiatzaren 23an grabatu zen, Arabako Teknologia Parkean, Miñaon.

Azken urte eta erdian bizitakoa islatu nahi izan du Huntza taldeak Haizeak abestiarekin, hitza, musika eta irudien bidez. Horretan Doctor Prats talde kataluniarrak lagundu die. Joan den ostiralean plazaratutako bideoklipak 50.000 ikustaldi inguru ditu dagoeneko.

Duela hilabete grabatu zuten, maiatzaren 23an, Gasteizko Miñao kontzejuan kokatutako Arabako Teknologia Parkean. Irudietan Aernnova enpresaren ingeniaritza saileko eraikina edota Epsilonen instalazioak ikus daitezke, taldekideak patinete elektrikoen gainean doazen bitartean. Produkzio lanak Bideolan ekoiztetxeak eta Ander Arakistainek egin dituzte, eta, besteak beste, Izaskun Urkijo arte zuzendari gasteiztarrak lagundu du lokalizazio lanetan.

Huntza taldea eta bideoklipa filmatu duen ekipo teknikoa. / Argazkia: HUNTZA
Erlazionatuak

Oasi teknologikoa Miñaon

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2021 ots 07 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide