Erakundeek Gloriosas taldea omendu dute Lehen Mailara igotzeagatik

Erredakzioa 2021ko eka. 1a, 09:00
Astelehen honetako omenaldi instituzionala. / AFA

Arabako ahaldun nagusiak, Gasteizko alkateak eta Batzar Nagusietako presidenteak oroigarri plaka bat eskaini diote Alaveseko emakumezkoen taldeari, Iberdrola Ligara igo ondoren.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Arabako Batzar Nagusiek Deportivo Alaveseko jokalariak eta teknikariak omendu dituzte astelehen honetan Artium Museoan, emakumezkoen futboleko elitera igotzea lortu ostean. Gloriosas taldeak igandean ziurtatu zuen igoera, Atletico Madril B taldearen aurkako partidan bikain aritu ostean.

Jasotako txalo zaparradaz gain, ekitaldian Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak plaka oroigarri bat eman diete Mery Ortiz de Pinedo kapitainari eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteari.

Diputatu nagusia pozik agertu da hemendik aurrera gizonezkoen eta emakumezkoen Arabako taldeak futbolaren eta saskibaloiaren elitean daudelako. "Klubarekin batera jarraituko dugu lanean, proiektuak aurrera egin dezan, Alaves erreferente are handiago bihurtzeko urratsak eman daitezen, eta horrek lurraldean eta arabarrengan eragina izan dezan", adierazi du Ramiro Gonzalezek.

Erlazionatuak

Gloriosas taldea, Lehen Mailan

Erredakzioa 2021 mai 31 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide