Atletico Madril B0 |
Alaves2 |
Wanda Kirol Gunean, Alcala de Henaresen, zuten helburua emakumezkoen taldeak. Begirada Atletico Madril B taldearen aurka garaipenean zegoen, eta hala izan zen. Historia eginez, Iberdrola Ligara igo da taldea. Mikel Cresporen taldeak norgehiagoka sendo bat osatu du, baloia menperatuz eta madrildarren ateari arriskua eramanez.
12. minutuan, Miriamen falta jaurtiketa baten ondoren, Urbanik hartu du baloia eta penalti argi bat egin diote. Miriamek jo eta baloia sarera sartu da. 0-1 markagailuan, eta ametsa gero eta gertuago.
Gloriosas taldeak ez zegoen pozik oraindik, eta arriskua eramaten jarraitu dute, baina Atletico Madrileko atezainak ere partida sendo bat osatu du. Madrilgo taldea, hidratazio atsedenaldiaren ondoren, gasteiztar aldeari arriskua eramaten saiatu da, baina Mikel Cresporen taldeak baloi jabetza bereganatu du atsedenaldia baino lehen. 0-1-eko markagailuarekin iritsi da atsedenaldia. Soilik 45 minutu uztailaren 29an hasitako ametsa betetzeko.
Bigarren zatian, Madrilgo taldeak alboetako abiadurarekin arriskua eramaten saiatu da, eta denborak aurrera egin ahala, indarrak banandu egin dira.
Norgehiagoka menperatzearen ondorioa bigarren gola izan da. Ane Miren aurrelariak, Lice Chamorroren lehiaren ondoren, baloia berreskuratu eta 67. minutuan partidaren bigarren eta azken gola egin du. Markagailua ez da gehiago mugitu; Gloriosas taldeak ametsa egi bihurtu du, eta Iberdrola Ligara igo da.