Bihar hasiko dira San Prudentzioren omenezko ekitaldiak

Erredakzioa 2021eko apirilaren 21a

Maite Ruiz de Austrik aurkeztuko du hasiera ekitaldia. / Alea

Maite Ruiz de Austri zinemagilea izango da zeremonia maisua; iaz jaietako pregoilari izateko aukeratu zuten.

Ostegunean, apirilaren 22an, emango zaie hasiera San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko ekitaldiei. Jaiak aurten ere ezingo dira ospatu, bigarren urtez jarraian, baina zenbait ekitaldi antolatu ditu Arabako Aldundiak herrialdeko jaiak gogoratzeko.

Santa Maria katedralean hasiko dira ekitaldiak bihar, irekiera ekitaldiarekin; 19:30ean hasiko da eta ordubete iraungo du. Maite Ruiz de Austri zinemagilea izango da zeremonia maisua, iazko jaietarako pregoilari aukeratutakoa, eta harekin batera izango da Alos Quartet taldea eta Amaia Elizaran dantzaria. Ekitaldia jendeari irekia izango da, baina leku kopuru mugatua eta segurtasun neurri zorrotzak izango dira.

Sarrera doan izango da, eta eserlekuak aurrez esleituko dira, tokiak bete arte. Ateak 19:10ean irekiko dira. Sartzea lortzen ez dutenek edo katedraleraino joan nahi ez dutenek streaming bidez ikusi ahal izango dute foru aldundiaren webgunean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago