Tubacexeko lantegietako lanpostuen aldeko martxa Legebiltzarrera heldu da gaur goizean. Greba mugagabearen 65. egunean, 70 bat langile heldu dira, Amurrio eta Laudioko fabriketako beharginak, aste honetan zuzendaritzak agindutako kaleratzeak salatzeko. 700 langile artetik 129 kaleratu ditu enpresak.
Amurrioko lantegiaren ataritik abiatu zuten ibilaldia, goizeko lehen orduan, eta Murgian egin zuten etena, Gasteizera abiatu aurretik. Eusko Legebiltzarrean kontrolerako osoko bilkura izango da gaur, eta han izango dira Tubacexeko langileak; EH Bilduren galdera bati erantzungo dio Arantxa Tapoa Ekonomia eta Iraunkortasun sailburuak.
Langileen ordezkariek ohar batean azaldu dute ez dela "aldaketarik" izan, eta langileen artean ez dutela bereizketarik egingo. "Guztiok jarraitzen dugu itsasontzi berean, eta helburu berarekin: lanean jarraitzea, kaleratze traumatikorik gabe".
Protesta Legebiltzarrera
Goizean goiz, Tubacexeko enpresa batzordeko kideek Legebiltzarrera sartu nahi izan dute adierazpenak egitera, baina Ertzaintzak ez die utzi, eta tentsio uneak bizi izan dira. Ostean, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideek lagunduta sartzeko aukera izan dute.
Aldi berean, Ertzaintza oldartu egin zaie kalean elkartutako beharginei; tranbia moztu dute langileek, eta bi karga izan dira grebalarien aurka.
Los trabajadores dan por finalizada la protesta frente al Parlamento Vasco. pic.twitter.com/LkRsj3ZMbw
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) April 16, 2021
Oldarraldia bereziki bortitza izan da elkarretaratzearen puntu batean, antza, ibilaldian erabilitako gaztainondoko makil bat kentzeko, besteak beste. @argia @berria @naiz_info pic.twitter.com/EyDOChg960
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 16, 2021
Ertzaintza kargatzen hasi da protestan ari diren langileen aurka @berria pic.twitter.com/D4jnqJQMI9
— Aitor Biain (@Aitorbi) April 16, 2021
Gaur Aiaraldeko ohiua Legebiltzarrean.
— Eva L.Arroyabe (@ArroyabeEva) April 16, 2021
Guztion borroka da lanpostuak defendatzea!!
Animo asko!!!@labtubacex @tubace_xen pic.twitter.com/ZaHB55Z7z6