Zozketa

Zeintzuk dira ALEAren Gabonetako saskien zozketako zenbaki sarituak?

Erredakzioa 2021ko urt. 7a, 08:30

Saskien zozketan parte hartzeko boletoak eskuratu daitezke jada. / ALEA

Gure lurraldeko ekoizle ugariren laguntzarekin, Arabako produktuz osatutako saskien zozketa egin du ALEAk. Jarraian dituzue El Niño Loteria Nazionaleko zozketaren arabera saritutako 12 zenbakiak: 570, 436, 587 eta beste 9 sari gehigarri.

Bizi dugun ezohiko egoeran, ALEAtik gure babesa eskaini nahi izan diegu lurraldeko nekazari, abeltzain eta ekoizle txikiei. Helburu horrekin sortu genuen Zaindu gertukoa izeneko atala, egiten duten lanaren berri eman eta beraien jardunari buruzko informazio guztia biltzeko asmoarekin.

Epe motzera, ekoizleekin harremanetan jarri ahal izateko webguneko Kilometro Zero gida berritu eta erakargarriagoa martxan jarriko dugu datozen hilabeteetan. Besteak beste erreminta hori aurrera atera ahal izateko, Gabonetan Arabako produktu ugariz osatutako saskien zozketa egin dugu, ekoizleen laguntzari esker.

Zenbaki sarituak

2.000 euro inguru lortzeko helburuarekin, 1.000 txartel jarri dira eskuragarri, eta bakoitzak 2 euroko laguntza eskainiko dio proiektuari. Irabazleak 2021eko urtarrilaren 6an egindako El Niño Loteria Nazionaleko zozketako zenbaki sarituen arabera erabaki dira.

Hain zuzen, lehenengo hiru sariak aipatutako zozketan saritutako zenbakien azken hiru digituen araberakoak dira. Gainera, 9 sari gehigarriak lehenengo sariaren azken zifrekin bat egiten duten zenbaki guztiak dira.

Hurrengo orduetan, ALEAko lantaldea boleto sarituak dituzten pertsonekin harremanetan jarriko da, saskiak jasotzeko prozedura zehazteko. Irabazle horiek ALEAren egoitzan sariak jasotzeko aukera izango dute otsailaren 5era arte.

SARIAK

1. saria: 570
Eskaturri moxal eta txekor haragia, Urigoitiko txorizoa, Fz. de Barrena babarrun beltz eta gorria, Santi Diaz de Herediaren potxak eta patata zakua, Zestafeko kalabaza, Lureder pistoa eta penkak kontserban, Al Dente pasta freskoa, Basterra anaien gazta, Larreako ardi gazta keetu erdia, Zelaitxo baserriko ahuntz gazta, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olioa, Tierra Papel Tijera irina, Euzki ogi espeltaduna eta ogi goxoa, Goiuri euskal pastela, Artepaneko produktu sorta, Beltzitina marmelada, Lureder marmelada, Aldeko eztia, Candido Besa hiru ardo botila, Lureder sagar zukua, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Saltus garagardo sorta, Garagart garagardo sorta, Museo del Organoren 'Dastatu txartela' eta Atxeta gaztandegian bisita gidatua.
2. saria: 436
Larrea gaztandegiko gazta erdia, Biloriako arkume txuletillak, Urigoitiko txorizoa, Zestafeko leka, tomate eta kalabazin krema kontserbak, Santi Diaz de Herediaren patata zakua, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olio botila bana, Egino gaztandegiko gazta erdia, Goiuri euskal pastela, Beltzitina marmelada, Lureder marmelada, Mari Carmen eta Mikelen eztia, Aldeko eztia eta sagardo botila, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Lureder sagar zukua, Garagart garagardo sorta eta Saltus garagardo sorta.
3. saria: 587
Biloriako arkumeen gisatzeko haragia, Urigoitiko saltxitxoia, Fz. de Barrena txitxirioak, Santi Diaz de Herediaren babarrun txuria eta patata zakua, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olio botila bana, Iruri gaztandegiko gazta erdia, Goiuri euskal pastela, Lureder marmelada, Aldeko eztia eta sagardo botila, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Garagart garagardo sorta eta Saltus garagardo sorta.
9 sari osagarri: 070, 170, 270, 370, 470, 670, 770, 870 eta 970
Ardi gazta laurdena eta Candido Besa ardo botila.

 

Laguntzaileak

Ezin ahaztu lurraldeko ekoizle ezberdinek gurekin jarduteko erakutsi duten prestutasunari esker izan dugula proiektua gauzatzeko aukera. Mila esker guztioi:

Basterra Anaiak gaztandegia / Egino gaztandegia / Iruri gaztandegia / Larrea gaztandegia / Zelaitxo gaztandegia / Atxeta gaztandegia / Eskaturri harategia / Biloriako arkumea / Urigoitiko txorizoak / Goiuri gozotegia / Euzki okindegia / Artepan / Arantzazu gozotegia / Beltzitina marmelada ekologikoak / Lureder baserriko produktuak / Aldeko eztia / Mari Carmen eta Mikel eztia / Lorea eta Oihana Fz de Barrena lekaleak / Santi Diaz de Heredia barazkiak / Zestafeko barazki kontsertabak / Tierra Papel Tijera / Iturrieta sagardotegia / Erroiz olioa / Al Dente pasta freskoa / Garagart garagardogileak / Saltus garagardogileak / Aldeko eztia / Kuartangoko sagardotegia / Museo del Organo jatetxea / Candido Besa upategia

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago