Bizi dugun ezohiko egoeran, ALEAtik gure babesa eskaini nahi diegu lurraldeko nekazari, abeltzain eta ekoizle txikiei. Helburu horrekin sortu genuen Zaindu gertukoa izeneko atala, egiten duten lanaren berri eman eta beraien jardunari buruzko informazio guztia biltzeko asmoarekin.
Epe motzera, ekoizleekin harremanetan jarri ahal izateko webguneko Kilometro Zero gida berritu eta erakargarriagoa martxan jarriko dugu datozen hilabeteetan. Besteak beste erreminta hori aurrera atera ahal izateko, Gabonetara begira Arabako produktu ugariz osatutako saskien zozketa egingo dugu, ekoizleen laguntzari esker.
Boletoak 2 euroan salgai
2.000 euro inguru lortzeko helburuarekin, 1.000 txartel jarri dira eskuragarri, eta bakoitzak 2 euroko laguntza eskainiko dio proiektuari. Zozketako irabazleak 2021eko urtarrilaren 6an egitekoa den El Niño Loteria Nazionaleko zozketako zenbaki sarituen arabera erabakiko dira; hain zuzen, lehenengo hiru sariak aipatutako zozketan saritutako zenbakien azken hiru digituen araberakoak izango dira.
Gainera, 9 sari gehigarriak lehenengo sariaren azken zifrekin bat egiten duten zenbaki guztiak izango dira.
Irabazleek sariak ALEAren egoitzan jasotzeko aukera izango dute otsailaren 5era arte.
Nola erosi boletoak?
Boletoak erosi nahi badituzu, hainbat aukera dituzu, aurrez aurre eta, osasun egoera kontuan hartuta, baita telematikoki ere:
- Soilik abenduaren 18ra arte: ALEAren bulegotik pasa zaitezkete, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Helbidea: Antonio de Sucre kalea, 1 - 01003 - Gasteiz (Araba).
- ALEAko lantaldeko kideen bitartez; galdetu eta zehaztu boletoak jasotzeko modua.
- Whatsapp bidez, bidali mezu bat honako telefono zenbakietako batera; ordainketa egiteko modua azalduko dizugu eta zure boleto zenbakia edo zenbakiak helarazi:
- 625 231 603
- 695 63 28 62
- 645 66 86 02
SARIAK |
1. saria
|
Eskaturri moxal eta txekor haragia, Urigoitiko txorizoa, Fz. de Barrena babarrun beltz eta gorria, Santi Diaz de Herediaren potxak eta patata zakua, Zestafeko kalabaza, Lureder pistoa eta penkak kontserban, Al Dente pasta freskoa, Basterra anaien gazta, Larreako ardi gazta keetu erdia, Zelaitxo baserriko ahuntz gazta, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olioa, Tierra Papel Tijera irina, Euzki ogi espeltaduna eta ogi goxoa, Goiuri euskal pastela, Artepaneko produktu sorta, Beltzitina marmelada, Lureder marmelada, Aldeko eztia, Candido Besa hiru ardo botila, Lureder sagar zukua, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Saltus garagardo sorta, Garagart garagardo sorta, Museo del Organoren 'Dastatu txartela' eta Atxeta gaztandegian bisita gidatua. |
2. saria
|
Larrea gaztandegiko gazta erdia, Biloriako arkume txuletillak, Urigoitiko txorizoa, Zestafeko leka, tomate eta kalabazin krema kontserbak, Santi Diaz de Herediaren patata zakua, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olio botila bana, Egino gaztandegiko gazta erdia, Goiuri euskal pastela, Beltzitina marmelada, Lureder marmelada, Mari Carmen eta Mikelen eztia, Aldeko eztia eta sagardo botila, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Lureder sagar zukua, Garagart garagardo sorta eta Saltus garagardo sorta. |
3. saria
|
Biloriako arkumeen gisatzeko haragia, Urigoitiko saltxitxoia, Fz. de Barrena txitxirioak, Santi Diaz de Herediaren babarrun txuria eta patata zakua, 'Abuelari' eta Erroiz oliba olio botila bana, Iruri gaztandegiko gazta erdia, Goiuri euskal pastela, Lureder marmelada, Aldeko eztia eta sagardo botila, Iturrieta sagardotegiko bi sagar zuku eta hiru sagardo botila, Garagart garagardo sorta eta Saltus garagardo sorta. |
9 sari osagarri
|
Ardi gazta laurdena eta Candido Besa ardo botila. |
Laguntzaileak
Ezin ahaztu proiektua lurraldeko ekoizle ezberdinek gurekin jarduteko erakutsi duten prestutasunari esker burutzeko aukera izan dugula. Mila esker guztioi: