Bideo-kopla lehiaketaren amaierako bertso saioa ikusgai

Erredakzioa 2020ko abe. 27a, 08:00

Dagoeneko ikusgai dago abenduaren 17an Jimmy Jazz aretoan egindako bertso saioa. Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketaren sari banaketa ere egin zen bertan.

Lehiaketaren irabazleak jakinarazi eta saritzeaz gain, bertso saio ederra gozatzeko aukera paregabea izan zen abenduaren 17an, osteguna, Jimmy Jazz aretoan.

Arabako Bertsozale Elkartearen eta ALEAren eskutik, Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsolariak oholtza gainetik aritu ziren Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren lehenengo edizioan. Uxue Diaz de Cerio gai jartzaileak proposatutakoei erantzuna eman zieten, eta Unai Mendibil eta Xabi Lasa izan ziren laguntza lanetan.

Dozenaka lagunek bete zuten Jimmy Jazz aretoa, segurtasun neurri guztiekin. Jimmy Jazz aretora bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek, saioa online ikusteko aukera ere izan zuten, streaming bidez eskaini baitzen. Orain, Gabonak aprobetxatuz, bideoa berriro duzue ikusgai, bertso saioa osorik gozatu ahal izateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago