Abian da bideo-kopla lehiaketa

Abenduaren 3ra arte parte hartu daiteke bideo-kopla lehiaketan.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa. Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik parte hartzeko epea.

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, eta gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dugu aurten lehendabizikoz.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, bakarka edo sei lagun arteko taldeak osatuta, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo-lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, norberak nahi duen estilo eta formatuan, kopla bat bideoan grabatu eta fitxategi hori ALEAra bidaltzea besterik ez da egin behar. Baldintza bakarra, proposatutako gaiari erantzutea izango da.

Hauxe gaia: 'IKASTURTE XELEBREA'

Parte hartu nahi duten guztiek beraien datuak bidali beharko dituzte galdetegi baten bitartez. Hemen aurkituko duzu izen-emateko galdetegia.

  • Bideoak galdetegiaren bitartez bidaltzeko aukera dago, baita whatsapp bidez 695 63 28 62 telefono zenbakira idatzita, edo emailez info@alea.eus helbidera idatzita.
  • Bideoak bidaltzeko epea abenduaren 3a arte egongo da zabalik; ondoren, jasotako bideo guztiekin boto-emate fasea abian jarriko da, eta webgunean bertan izango duzue botoa emateko aukera.

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, epaimahaiak Arabako Kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena zein den erabakiko du.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta sari mota ezberdinak izango dituzte eskuragarri:

  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabale bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazle guztientzat.
  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia bat publikoaren saria irabazten duen taldearentzat.

Hasiera batean saritu guztiekin jendaurreko amaiera ekitaldi bat egiteko asmoa bazen ere, osasun krisiaren eraginez horretarako hainbat zailtasun daude, eta aurrerago zehaztuko da sari banaketa ekitaldia presentzialki ala online egingo ote den. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide