Zabalik dago bideo-kopla lehiaketan botoa emateko epea

Erredakzioa 2020ko abe. 7a, 14:09

Araba osoko 230 bideo baino gehiago aurkeztu dira bideo-kopla lehiaketara.

Aurreikuspen guztiak gainditu ostean, iritsi da Arabako bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioko onenak aukeratzeko ordua. Abenduaren 16an bukatuko da botoa emateko epea.

Lurralde osoko 230 bideo baino gehiago aurkeztu dira bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioan, eta datozen egunotan zabalik egongo da parte hartzaile guztien artean botoa emateko epea.

Aurkeztutako parte hartzaile kopuru handiaren eraginez, eta boto ematea errazteko asmoz, parte hartzaileak taldeka sailkatu ditugu, eta orrialde ezberdinetan antolatuta egongo dira. Norberak dagokion orrialdean aurkituko du bere taldea, eta bertan eman ahal izango du bozka.

Hauek dira antolatutako multzoak:

Abendaño ikastola, Adurtza ikastola, Arantzabela, Armentia ikastola, Barrutia ikastola, Ekialdea, Ikasbidea ikastola eta Lakuabizkarra

Lakua, Luis Elejalde, Odon de Apraiz, Olabide ikastola, Ramon Bajo, Tokieder, Zabalgana eta beste batzuk

Agurain, Dulantzi, Araia, Zaldundo eta beste zenbait herri

Izarra, Legutio, Murgia, Aramaio, Gopegi, Kanpezu, Maeztu, Amurrio, Pobes... eta beste batzuk

Publikoaren aldetik boto gehien jasotzen dituen taldeak irabaziko du bideo-kopla onenaren saria. Baina kontutan hartu beharko da lau multzoen arteko lehia izango dela eta guztien artean bakar batek jasoko duela saria.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru boto bakarrik eman ahalko ditu orrialde bakoitzean, eta, horrenbestez, lehia bizia aurreikusten da parte hartzaile guztien artean.

Bestalde, epaimahaiak eman dio hasiera bere ebaluazioari, eta kuadrilla bakoitzeko kopla sariduna aukeratzeko ardura izango du.

Guztien artean sari ugari izango dira lehian:

  • BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKARren material sortak irabazle guztientzat.
  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia.

Zorte on parte hartzaile guztioi!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago