Zortzi sari banatu ditu Arabako bideo-kopla lehiaketak

Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 11:16

Arabako bideo-kopla lehiaketaren sari banaketa, Jimmy Jazz aretoan. / ALEA

Ostegun honetan Arabako bideo-kopla lehiaketaren zortzi irabazleak jakinarazi dira, Jimmy Jazz aretoan egindako bertso saioan.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketak Araba osoko 14 urte arteko 1.000 partaidetik gora izan ditu. Lurraldeko bazter guztietako 250 bideo baino gehiago jaso dira alea.eus webgunean.

Abenduaren 17an, ostegunean, sariak banatzeko ordua iritsi zen, eta Jimmy Jazz aretoan antolatutako bertso saioan jakinarazi ziren lehiaketaren zortzi bideo irabazleak.

Alde batetik, azken egunetan jasotako botoak kontuan hartuz, publikoak erabaki du Arabako bideo-koplarik onena zein den; hain zuzen ere, boto gehien jaso dituen bideoak irabaziko du publikoaren saria. Horrez gain, Arabako Bertsozale Elkarteko arduradunek epaimahai lana ere egin dute, eta Arabako kuadrilla bakoitzeko koplarik onena aukeratu dute.

Bideoa Gabonetan ikusgai

Jimmy Jazz aretora bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek, saioa online ikusteko aukera ere izan dute, streaming bidez eskaini baita. Gabonetan zehar, bideoa osorik izango da ikusgai. Ikuskizuna prest dagoenean ALEAren webgunean eta sare sozialen bitartez zabalduko dugu.

Sariak

Egitasmoaren babesleei esker Laboral Kutxa, Elkar, Gasteizko Udala eta Bakh—, sari zoragarriak banatuko dira; antolatzaileak irabazleekin harremanetan jarriko dira hurrengo egunetan. Mila esker proiektu honetan laguntzaile izan zaitugun guztioi!

1. Bideoklip bozkatuena / 2705 boto

  • Ibai, Unai, Asier, Itzel eta Joritz
  • Gasteiz - Abendaño 5. D
  • Sariak:
    • Laboral Kutxaren eskutik: escape room esperientzia talde osoarentzat.
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.

2. Aiaraldeko saria

  • Aritz, Olaia, Reda, Ikhlas, Asmae, Lier, Aiora, Andere, Martim, Luna eta Lucia
  • Amurrio - Zabaleko HLHI 6. maila
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

3. Mendialdeko saria

  • Oier Gomez eta Oinatz Garratza
  • Kanpezuko Bertso Eskola - Antoñana eta Urbisu
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

4. Gorbeialdeko saria

  • Haizea Akesolo, Ane Saratxo, Aimar Pérez de Mendiola, Malen Gabilondo, Juan Felipe Ramirez, Daniela Ortiz
  • Eskolako maloteak - Murgia
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

5. Arabako Errioxako saria

  • Josune Arinas Ramon, Taha Benserya, Aimar Binaburo Amurrio, Ane Monge Crespo eta Marcos Gil Garcia.
  • Arauak - Bastida
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

6. Lautadako saria

  • Leire Garcia de Vicuña, Irati Martin eta Farah Tlaghi.
  • Mega Bertso - Lautada Ikastola - Agurain
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

7. Añanako saria

  • Saioa Aztiria, Heiko Salbidea, Oihan Urresola
  • Go!azeneko abeslariak - Gasteiz eta Pobes
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta.
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

8. Gasteizko saria

  • Urko Mendizabal, Aitzol Naberan, Urtzi Puertas eta Aiora Basterrika
  • Bertxilikako Dunboak - Gasteiz
  • Sariak:
    • Elkarren eskutik: ELKAR material sorta
    • BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago