Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izan dute azken aste hauetan zehar. Hain zuzen atzo bukatu zen lehiaketako bideoak bidaltzeko epea eta azken ordura arte jaso ziren parte-hartzaileen bideoak.
Guztira, lurralde osoko 235 bideo aurkeztu dira lehiaketan, gehienak Gasteiz, Lautada eta Gorbeialdeakoak izan dira, baina kuadrilla guztietako partaideak izango dira sarien lehian.
Parte-hartze kopuru altuaren horren ondorioz, marka guztiak gainditu ditu lehiaketak, eta gainezka egin du webguneak. Parte-hartzaileen bideoak txukundu eta antolatzeko denbora tarte bat hartu beharko dute antolatzaileek, baina laster egongo dira guztiak sarean ikusgai.
Lan nekeza izango du epaimahaiak kuadrilla bakoitzeko kopla sariduna aukeratzen, baina epaimahaiaren sariaz gain, publikoak ere bideo-kopla onenaren saria aukeratzeko aukera izango du.
Horretarako, webgunean atal berezia atonduko da eta parte-hartzaileen bideoak taldeka sailkatuko dira, boto emate epea abiatuz. Abenduaren 13a arte egongo da irekita boto emateko epea eta sari ugari izango dira lehian:
- BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabale bakoitzarentzat.
- ELKAR-en material sortak irabazle guztientzat.
- Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia.