Bideo-gida

Nola parte hartu Arabako bideo-kopla lehiaketan?

Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 10:11

14 urte arteko gazteek bideo bidez beraien sormena erakusteko aukera izango dute Arabako bideo-kopla lehiaketan.

Aurten lehen aldiz, Arabako 14 urte arteko gazteek bideo bidez beraien sormena erakusteko aukera izango dute bideo bertso-kopla lehiaketan.

Norberak nahi duen estilo eta formatuan egin dezake bideoa, bakarka edo sei lagun arteko taldeetan elkartuta. Baldintza bakarra proposatutako gaiari erantzutea izango da: IKASTURTE XELEBREA.

Bideoak bidaltzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, eta jasotzen ditugun kopla guztiak ALEAren webgunean izango dira ikusgai. Jasotako bideo guztiekin lehiaketa abiaraziko dugu, eta jendeak boto emateko aukera izango du, webgunean bertan.

Parte hartu nahi al duzu? Grabatu zure bideoa, eta prest duzunean, jarraian adierazitako galdetegiaren bitartez bidali.

Ez galdu aukera, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu eta!

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide