Euskaraldia 2020

Arigune duzu ALEA

Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 13:30

Arabako ALEAko lantaldea erredakzioan, Euskaraldirako prest. / ALEA

Euskaraldiaren bigarren edizioan arigune gisa parte hartzeko izena eman duten Arabako 53 udalerritako 150 entitatetako bat izango da Arabako ALEA. Herritar guztiek euskaraz aritzeko aukera izango dute gure etxean.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskaraz "gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan" aritzeko Euskaraldiaren ariketa soziala egin ahal izateko prestaketa lanek aurrera jarraitzen dute.

Oraingoz, arigune bezala arituko diren entitateek eman dute izena, eta Arabako 53 udalerritan 150 entitatetik gora izango dira parte hartuko dutenak; tartean ALEA ere izango da arigunea, jakina, eta herritar guztiek euskaraz aritzeko aukera izango dute gure etxean.

Hain zuzen, ostegun honetan ireki da norbanakoek izena emateko epea eta, aurrerantzean, herritarrek aukeratu beharko dute ahobizi edo belarriprest rola hartzen duten.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago