Mendizorrotzeko instalazioak prest daude uztailaren 1etik aurrera egunero 1.500 pertsona hartzeko. Gasteizko Udalak soropilean margotu ditu bainulariak eguzkia hartzeko errespetatu behar izango dituzten zirkuluak.
Bitartean, osasun krisiaren ondorioz ohi baino denbora gehiago itxita egon ostean, Arabako igerileku gehienak prestaketa lanetan ari dira egunotan, hurrengo asteazkenetik aurrera ateak berriro irekitzeko, segurtasun neurrien artean, txandekin eta aldez aurreko hitzorduekin:
- Langraiz Oka: Arrate Kirol Zentroa zabalik dago jada, ekainaren 11tik.
- Amurrio: ekainaren 23tik aurrera zabalik; edukiera %60koa izango da (1.200 pertsona) eta bazkideentzat bakarrik egongo da zabalik.
- Gopegi: Bengolarrako udal igerilekuak ekainaren 29tik aurrera zabalik egongo dira, baina soilik bazkideentzat.
- Guardia: uztailaren 1ean irekiko dituzte.
- Bastida: uztailaren 1ean irekiko dituzte.
- Pobes: uztailaren 1etik aurrera zabalik.
- Gasteiz:
- Ekainaren 8an: Bakh ireki zen.
- Uztailaren 1ean: Mendizorrotza, Gamarra, Aldabe, Hegoalde eta Ibaiondoko igerilekuak.
- Aiara: uztailaren 3tik aurrera egongo dira zabalik; soilik bazkideentzat.
- Gesaltza-Añana: uztailaren 3an irekiko dira, edukiera %60ra mugatuta.
- Laudio: uztailaren 3an irekiko dira.
- Dulantzi: udako denboraldia uztailaren 6an hasiko da.
- Eltziego: uztailaren 1etik irailaren 6ra arte irekiko ditu igerilekuak
- Agurain: irekiera-datarik gabe, momentuz.
- Murgia: irekiera-datarik gabe, momentuz.
- Arraia-Maeztu: igerilekuek itxita jarraituko dute, oraingoz.