Zaindu gertukoa

Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 07:50

Laster izango dugu aukera gure ohiko bizimodua berreskuratzeko, baina gure esku dago hori nola egingo dugun erabakitzea. 

Mundua abiada bizian mugitzen da, eta gu, erritmo horretan bizitzera ohitu gara. Denborarik gabe bizi gara; inguruan dugunari begiratzeko astirik gabe. Kontsumitzen duguna, irakurtzen duguna, erosten duguna... nondik datorren edo nola eginda dagoen galdetzeko aukerarik gabe.

Denetarik behar dugu, eta berehala gainera. Orain! Eskura! Gehiago! Handiago!

Baina halako batean, mundua gelditu egin zaigu,  eta gauzak beste modu batera begiratzera behartuta egon gara. Gauzarik txikienak izugarrizko garrantzia izan dezakeela ikasi dugu. Eta orain arte erreparatu ez diogun horrek, gure arreta erakarri du.

Lehenengo aldiz leihotik ikusten dugunak interesa piztu digu: kalea, auzoa, herria... familia, auzokideak, lagunak...

Gertu daukaguna zaintzeko beharraz ohartu gara. Eta gauzak beste modu batean egin ditzakegula ikasi dugu. Lasaiago, mantsoago, osasuntsuago.

Laster izango dugu aukera gure ohiko bizimodua berreskuratzeko, baina gure esku dago hori nola egingo dugun erabakitzea. 

Zaindu gertukoa.

Erlazionatuak

Zaindu gertuko ekoizleak

Erredakzioa 2020 mai 16 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago