Koronabirusa

Noraino eta nola joan ahal izango naiz kalera maiatzaren 2tik aurrera?

Erredakzioa 2020ko mai. 1a, 14:06

Maiatzaren 2tik aurrera paseoak eman eta kirola egin ahal izango da, irizpide zehatzekin. / ALEA

Larunbatetik aurrera kalean paseatzeko edo kirola egiteko aukera izango dute arabar guztiek, ordutegi eta irizpide zehatz batzuen menpe; horiek labur eta argi azaltzen saiatu gara ALEAn.

Ordutegiak

Hauek dira Osasun ministro Salvador Illak iragarri dituen ordutegiak:

  • 6:00-10:00: paseoak eta kirola, helduentzat.
  • 10:00-12:00: zaintza behar dutenak eta 70 urtetik gorako pertsonak, zaintzailearekin.
  • 12:00-19:00: 14 urtetik beherako umeak (aurretik ezarritako baldintzetan).
  • 19:00-20:00: zaintza behar dutenak eta 70 urtetik gorako pertsonak, zaintzailearekin.
  • 20:00-23:00: paseoak eta kirola, helduentzat.

Adin tarteak

  • Umeak: 14 urtetik beherako pertsonak.
  • Helduak: 14 urtetik 70 urtera bitarteko pertsonak.
  • Adinekoak: 70 urtetik gorako pertsonak.

Paseoak

  • Gehienez bi pertsona.
  • Bakarrik edo bizikide batekin.
  • Kilometro bateko eremuan.
  • Egunean behin.
  • Ez da denbora mugarik ezarri.

Kirola

  • Bakarka.
  • Eremua ez da mugatu, baina udalerri barruan egin beharko da.
  • Ez da denbora mugarik ezarri.

Noraino joan ahal izango naiz paseoan?

Gaindegiak sortutako mapa interaktibo honek norbere bizitokia aukeratu eta kilometro bateko eremua bistaratzeko aukera ematen du.

 

5.000 biztanletik beherako udalerriak

Ordutegiak ez dira finkatuko 5.000 biztanletik beherako udalerrietan. Hortaz, Arabako herri gehienetan ordutegi finkorik gabe egin ahal izango dira ibilaldiak eta kirola; izan ere, soilik Gasteiz (251.774 biztanle), Laudio (18.102), Amurrio (10.350) eta Agurain (5.062) udalerriei eragingo die ordutegi horrek.

Arabako 47 udalerrik 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte (Trebiñu eta Argantzon kontatu gabe); guztira, 46.000 biztanle baino gehiago geldituko dira finkatutako ordutegitik kanpo.

Hori bai, udalerri horietan aipatutako jarduerak 6:00etatik 23:00etara egin beharko dituzte.

Gasteizko herriak

Gasteizko hiri-bilbetik kanpoko 54 herrietako batean bizi bazara, udalerri osoan egin dezakezu kirola, hiri osorako ezarritako ordutegi-tarteei erreparatuz. 6:00etatik 23:00etara bitartean ibil zaitezke, ordu-tarteen mugarik gabe, etxetik kilometro batera.

Gasteizko hiri-bilbearen barruko 9 herrietako batean bizi bazara -Abetxuko, Ali, Aretxabaleta, Arkaute, Armentia, Betoño, Elorriaga, Gamarra Nagusia edo Gardelegi- kirola eta ibilaldiak egin ditzakezu hiri osorako finkatutako ordutegietan eta adin-taldeetan.

Nekazaritza jarduera

Profesionalak ez diren nekazaritza jarduerak egin daitezke, produktuak zaintzeko eta biltzeko; betiere, baratze horiek bizilekuan edo alboko udalerrian egon beharko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago