Apirilaren 26tik aurrera 14 urtetik beherako haurrak kalera ateratzea baimendu du Espainiako Gobernuak. Ostegun goizean, Osasun Ministro Salvador Illak eta Pablo Iglesias presidenteordeak azaldu zituzten "deseskalatze fasearen" atarian hartutako neurriaren nondik norakoak:
- Egunean behin bakarrik.
- Ordubetez, 9:00etatik 21:00etara.
- Etxetik kilometro batera, gehienez.
- Heldu batek lagunduta atera ahal izango dira.
- Heldu bakoitzak gehienez hiru haur eraman ahal izango ditu.
- Pilota bat, patinetea, bizikleta eta beste jostailu batzuk eraman ahal izango dituzte.
- Ariketa fisikoa egitea baimenduta egongo da.
- Landa eremuan, landara irten edo basotik paseatzera joan ahal izango dira.
- Debekatuta dago parkera joatea edo jostailuak partekatzea.
- Interakziorik ezin izango dute izan beraiekin konfinatuta egon ez diren adingabeekin.
Horrez gain, gutxieneko distantzia mantentzea eta maskara erabiltzea gomendatu du; eta irteera bakoitzaren aurretik eta ondoren eskuak garbitzea "ezinbestekoa" dela ohartarazi du.