Enpresako langile gehienek bat egin dute gaur "Arabako lantegien etorkizunaren alde" gaur deitutako lanuztearekin, eta elkarretaratzea egin dute Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean.
Izan ere, otsailean kaleratutako zortzi langileek demanda judizialak eta adiskidetze-orriak aurkeztuko dituzte, berriz onartzea exijitzeko. Kaleratze kolektiborako prozedura bat aurkeztea saihesteko muga otsaila zen, eta enpresak "beste kolpe judizial bat saihesteko" estrategia izan duela salatu dute langileek.
Enpresa batzordeak salatu du kaleratutako langileak ELA eta LAB sindikatuetako afiliatuak direla, eta 2012ko greba orokorrean modu aktiboan parte hartu zutela. Gainera, horietako batzuk bajan zeuden kaleratuak izan ziren momentuan. "Inposizioen bidea hartu du berriro enpresak", ondorioztatu dute, eta kaleratutako langile hauek zigortu nahi izan dituela salatu dute.
"Enpleguari eutsi behar zaio eta etorkizunerako bermeak" eskatu dituzte Gasteizko epaitegien aurreko mobilizazioan.