LAB sindikatuak jakinarazi duenez, zortzi behargin kaleratu ditu gaur Celsa Atlanticek, Laminaciones Arregui zaharrak; horietako bost Gasteizko lantegitik kaleratu ditu, eta hiru Urbinan. Langileek urte hasieran iragarri bezala, "murrizketa" izan da langileen artean, zuzendaritzarekin izan zituzten negoziazioak bertan behera geratu ostean.
Kaleratzeak izango ziren mehatxupean, mobilizazio lanuzteak izan dira otsailaren 6tik. Azken erabakiaren aurrean, bi orduko lanuztea egingo dute langileek ostegunean, 10:30etik 12:30era. Lantegi parean mobilizazioa egingo dute, eta ondoren adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean. Azken mobilizazioekin batera, alternatiba bat proposatu zioten langileek zuzendaritzari, baina "entzungor" egin diela salatu dute beharginek.