Sarean

#Zaldibar

Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 13:44

Kezka eta haserrea nagusitu dira Zaldibarko zabortegian hilaren 6an jazotako luiziaren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek erakutsi duten jarrerarekin.

Istripuan harrapatutako bi langileen familiarekiko errespetu falta leporatu diote, besteak beste, gobernuari, sare sozialetan zein gertatutakoa salatzeko antolatutako manifestazioetan.

Langileak topatzeko lanekin jarraitzea, zabortegian gertatzen ari denaz informazio zehatz eta gardena ematea, airearen, uraren eta lursailen kontrolez gain herritarrei ere azterketa medikuak egitea, zabortegia ixtea, material toxiko guztia ateratzea, eremua zigilatzea, eta dagokionak erantzukizunak bere gain hartzea eskatu dute auzokideek.

Hauteskunde autonomikoen aurrerapenarekin erantzun du Urkulluk, eta egunotan Zaldibarrera joateko beharrik ez ote duen sentitu galdetu diotenean erantzun du: "Twitterren antolatzen diren kanpainengatik? Ez".

Astero bezala, euskarazko txio onenetako batzuk jaso ditugu ALEAn.












Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago