Herri Txikiak Bat egitasmoa zabaltzen jarraitzeko hitzordua Mendiolan

Erredakzioa 2019ko abenduaren 9a

Argantzonen antolatutako Herri Txikien Eguneko pankarta bat. / Argazkia: @HerriTxikiakBat
Asteazkenean, abenduaren 11n, bilera irekia deitu du Herri Txikiak Bat egitasmoak, 19:00etan Mendiolako Etxe Zaharrean.

Udan zehar, Arabako herri txikiak "berpizteko" helburuarekin sortu zuen Herri Txikiak Bat proiektua Bernedo, Buradon Gatzaga, Urizaharra, Zanbrana eta Argantzongo gazte talde batek. Denborak aurrera egin ahala, herri txiki gehiago batu zaizkie; adibidez, Trebiñu, Korres edo Markinez.

Urriaren 12an, Argantzonen bat egin zuten Herri Txikien Egunean, egitasmoaren lehenengo ekitaldi publikoa izan zena. Arabako herriek dituzten gabeziak aldarrikatu nahi zituzten, egun osoko egitarauaren bitartez.

Lehen ekimena igarota, aurrera begira jarri eta proiektua zabaldu eta ezagutarazi nahi dute orain. Horretarako, asanblada irekia antolatu dute asteazkenean Mendiolan.

Bitartean, Herri Txikiak Bat egitasmoaren logoa aukeratzeko lehiaketa abiatu dute sare sozialetan.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago