Arabako herri txikiek bat egin dute Argantzonen

Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 10:13

Azken hilabeteetan garatutako lana borobildu zuten larunbatean, urriaren 12an, Argantzonen. Arabako herriek dituzten gabeziak aldarrikatu nahi zituzten, egun osoko egitarauaren bitartez, Herri Txikien Egunean. / Argazkiak: @HerriTxikiakBat

Udan sortu zen Herri Txikiak Bat asanblada, aspaldiko "hutsunea" betetzeko. Herri txikietako gabeziek eta populazioaren zahartzeak kezkatuta, irtenbideak nahi dituzte. Hasieran bost herri bildu ziren: Buradon Gatzaga, Argantzon, Bernedo, Urizaharra eta Zanbrana. Orain Trebiñu, Korres eta Markinez ere batu dira.

Eta egutegian gorriz markatutako hitzordua iritsi zen larunbatean. Ekimen hau, ordea, ez da hemen amaitzen, izan ere, Arabako herri txikietako "gazteen arteko harremana" indartzea da haien helburua. Jaialdi honekin "aurrekari bat" finkatu nahi izan dute, "ondoren etorriko denari bidea egiten hasteko". 

Goizeko hamabietan hasiera eman zioten egitarauari, umeen txokoarekin. Horren ostean, gaueko ordu txikiak arte luzatu ziren egitarau oparo batekin: pintxo solidarioa, triki-poteoa, bertso-bazkaria, Arabako herrien bingoa, herri olinpiadak, zumba, ekitaldia eta kontzertuak.

Erlazionatuak

Herri txikiei entzuteko eguna

Esti Lanao 2019 urr 11 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago