Inauterietako argazki lehiaketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2019ko mar. 21a, 09:45

Asier Lopez de Luzuriagaren 'Irakasle Zoroa' irudiak epaimahaiaren saria jaso du; Izaskun Agirreren 'Addams Family' argazkiak, aldiz, erabiltzaileena irabazi du.

Beste urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du ALEAk. Aurtengo edizioak berrikuntza nabarmena izan du, bi sari banatu direlako: erabiltzaileen saria eta epaimahaiaren saria. Epaimahaiak jasotako irudi guztien artean, Asier Lopez de Luzuriagaren Irakasle zoroa izeneko argazkia aukeratu du; HP lc100w markako GOpro bideo kamera bat irabazi du. Erabiltzaileen saria, berriz, Izaskun Agirreren Addams Family-rentzat izan da; Nafarroako Erriberako produktuez osatutako Errigora saski eder bat jasoko du.

Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak ikusi nahi dituztenek honako loturan aurkituko dituzte: https://alea.eus/lehiaketa/1548427702922

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide