Inauterietan bizi ditugun momentu eder eta dibertigarri horiek iruditan jaso eta argazkiak egitea gustuko baduzu, ALEAk antolatzen duen argazki lehiaketari esker, saria irabaz dezakezu aurtengoan.
Telefonoarekin, argazki kamerarekin... edozein argazki izan daiteke irabazlea. Argazkirik onena aukeratzeko irizpideak ezin zabalagoak dira eta edonor suertatu daiteke irabazle: mozorrorik originalena, argazkirik dibertigarriena, argazkilaritza irizpide erreparatuz argazkirik politena...
Bi sari banatuko ditugu aurtengoan: webguneko erabiltzaile guztien artean argazkirik bozkatuena eta epaimahaiaren saria.
Ez izan lotsarik eta bidali etxean, kalean, herrian... egindako argazki eder horiek. Epea martxoaren 12a arte egongo da zabalik.
Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta epeak ezagutu nahi badituzu, jarraian adierazita dituzu.
Sariak
- Erabiltzaileen saria: Nafarroako Erriberak emandako produktuekin osatutako Errigora saskia jasoko du parte-hartzaile guztien artean boto gehien jasotzen duen argazkiak. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean. Botoa emateko aukera, edozein herritarrek izango du alea.eus webgunearen bitartez eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
- Epaimahaiaren saria: HP lc100w markako GOpro bideo kamera jasoko du irabazleak. ALEAko erredakzioko arduradunek, argazkirik onenaren saria emango diote parte-hartzaile guztien artean aukeratutako argazki bati.
Epeak
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 12a izango da.
- Bozketa epea martxoaren 13tik martxoaren 19ra bitartean zabalik egongo da.
- Irabazleak martxoaren 22ean jakinaraziko dira.
Baldintzak
- Araban hartutako argazkiak izango dira lehiaketara aurkeztutakoak. Etxean, kalean, tabernetan... edozein tokitan hartutako irudiak aurkeztu daitezke lehiaketara.
- Argazkiak 2019ko inauterietan ateratakoak izan behar dira.
- Argazkiak mugikor, tablet edo argazki kamerarekin ateratakoak izan daitezke; originalak eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
- Koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu daitezke.
- Parte hartzeko aukera 16 urtetik gorako edozein bizilagunek izango du.
- Erabiltzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago aurkeztu dezake lehiaketara.
- Lehiaketan parte hartzea, alea.eus webgunearen bitartez bideratuko da eta argazki galeria batean egongo dira ikusgai.
- Argazkietan adin txikikoak agertzen diren kasuetan, argazkia bidaltzen duen pertsona izango da eduki horien erantzule, eta argazkiak ALEAren euskarri ezberdinetan argitaratzeko baimena ematen duela onartutzat emango da.
- Argazkiak ALEAren artxiboan gordeko dira eta argazki horien erabilpena egiteko baimena izango du ALEAk.
Bozketa
- Erabiltzaileen saria: Irabazlearen aukeraketa boto emate ireki bidez egingo da, adierazitako epean. Edozein herritarrek izango du boto emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu. Erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du boto webgunean.
- Epaimahaiaren saria: ALEAko erredakzioko arduradunek argazkirik onenaren saria emango diote parte-hartzaile guztien artean aukeratutako argazki bati. Argazki onena aukeratzeko irizpideak argazkiaren kalitate estetikoa, originaltasuna eta irudiaren esanguratasuna izango dira.
Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 22ean jakinaraziko ditugu ALEA aldizkarian eta eta alea.eus webgunean.
Animatu eta bidali zure argazkia!