"Euskarazko planen berri ematen digu ALEAk"

Erredakzioa 2018ko eka. 18a, 16:39

Mentxaka Porras familia (Gasteiz). ALEAkide harpidedunak. 

Zergatik erabaki zenuten ALEAren harpidedun izatea?

Lehen, GEU aldizkaria jasotzen genuen, eta babes horri jarraipena ematea erabaki genuen, ALEAren harpidetza eginez. 

 

Zergatik iruditzen zaizue garrantzitsua?

Euskal kultura sustatzeko modu ona da ALEA, eta gaur egun Arabako komunikabide euskaldun bakarra da. 

 

Zertarako erabiltzen duzue?

Bi seme dauzkagu, eta, ohiturak aldatu ditugunez, asteburura begira irakurtzen dugu gehienbat, umeentzako zer ekintza egongo diren ezagutzeko: kontzertuak, antzerkiak... Euskarazko planen berri ematen digu ALEAk. 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide