"Arabako publiko euskaldunarengana irits gaitezke ALEAren bidez"

Erredakzioa 2018ko api. 10a, 11:34

Asier Alvarez de Arkaia Ruiz de Egilaz, Ttipia Kultura (Gasteiz). ALEAkide iragarlea.

Noiz hartu zenuten Ttipia ALEAn iragartzeko erabakia?

Duela bi urte, hauxe erabaki genuen: Ttipia Kultura ezagutarazteko diru-kopuru bat bideratzea; izan ere, gure irudia eta gure lana ezagutarazteko beharra genuen. Ttipian, kultur arloan giten dugu lan, euskaraz; beraz, ikusi genuen ALEA izan zitekeela publiko euskaldunarengana iristeko tresna; arabarrak garenez, ALEA garrantzitsua da guretzat, bertako euskaldunengana heltzeko.

 

Zer eskaintzen dizue ALEAk, beste komunikabide batzuetan aurkitzen ez duzuena?

Enpresa ttipia gara, eta, beraz, pentsatzen dugu txikiekin egon behar dugula; handitu nahi badugu, egin dezagun txikiok bidea elkarrekin. Baliatu genitzake beste komunikabide batzuk, baina ALEA sortzen ari zen, egiten ari zen... Ttipia bezala! Zazpi urte daramatza Ttipiak mundu honetan... eta ALEArekin batera jaio, bizi eta hazten ari da.

 

Ttipian, non edukitzen duzue ALEA?

Jendea datorrenean, bilerak dauzkagunean... hortxe izaten dugu ALEA, jendeak irakur dezan. Ondoren, etxera eramaten dugu, eta agenda eta gertuko informazioa irakurtzen dugu.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago