Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua ALEA babestea? Araba osoan dugun astekari bakarra da oso-osorik euskaraz idatzita dagoena; gainera, oso ondo zaintzen du idazkera euskara batuan. Guk. euskaldunok, ez baditugu halako aldizkariak irakurtzen, bultzatzen eta babesten, ez du beste inork egingo. Ona litzateke gero eta jende gehiago batzea ALEAra.
Noiz eta non irakurtzen duzu ALEA? Ez daukat irakurtzeko ohitura handirik, baina ALEA, bai, irakurri ohi dut. Jasotzerakoan, begiratu azkar bat ematen diot, eta momentuan bertan irakurtzen dut gehien erakarri nauen artikulua; gainerakoa, gauerako edo hurrengo egunerako uzten dut, sofan edo ohean patxadaz irakurtzeko. |