"ALEAren ikuspuntu kritikoa atsegin dut, eta jarrera aurrerakoia"

Erredakzioa 2018ko api. 11a, 10:54

Pili Aristizabal Llorente (Ondategi). ALEAkide harpideduna. 

Zerk erakarri zintuen ALEAren harpidedun izateko?

Gauza askok. Batetik, kuadrillan eta Araba osoan gertatzen diren gauzei buruzko informazioa eskaintzen du, eta, askotan, informazio hori ez duzu beste inon aurkitzen. Oso baliagarria da inguruan gertatzen dena ezagutzeko. Atsegin ditut ere iritzi artikuluak, zutabegileak gertukoak eta ezagunak direlako; asteko elkarrizketa ere gustatzen zait, aukera ematen duelako jendea zertan ari den jakiteko. Gustuko dut ere erreportajea, gaurkotasunezko gaiei buruzko begirada sakona eskaintzen duelako. Gainera, uste dut gaiak ikuspuntu kritiko batetik lantzen direla: ekologismotik, feminismotik, eta jarrera aurrerakoi batetik. Gure Bazterrak atala ere atsegin dut, txoko ezezagunen eta istorio bitxien berri ematen duelako.

 

Nondik hasten zara aldizkaria irakurtzen?

Ni erditik hasi ohi naiz! Twitterreko txioak begiratzen ditut, eta, ondoren, hasierakoak eta amaierakoak irakurtzen ditut.

 

Aldizkariak gordetzen dituzu?

Bai, denak; ganbaran dauzkat.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago