"ALEAk euskara hobetzen laguntzen dit"

Erredakzioa 2018ko api. 10a, 10:39

Jitka Raskova (Gasteiz). ALEAkide harpideduna.  

 

Zergatik atsegin duzu ALEA etxean edukitzea?

Oso irakurzalea naiz, eta ALEAk artikulu interesgarri asko dauzka. Batez ere, elkarrizketa nagusia gustatzen zait, Gasteizko pertsona ezberdinen berri ematen didalako: mendizaleak, biologoak, ekonomialariak... denetarik. Atsegin dut jendea zertan dabilen jakitea. Horrez gain, artikulu laburrak gustatzen zaizkit.

 

Euskaltegian ari zara zure euskara-maila hobetzen. Lagungarria zaizu aldizkaria?

Magisteritza ikasi dut Gasteizen, eta C1 titulua behar dudanez, euskara hobetzen ahalegintzen ari naiz. ALEAk horretan lagundu egiten dit.

 

Non gorde ohi duzue ALEA?

Komuneko kutxa batean; han izaten ditugu laupabost aldizkari. Nire bikoteak bertan irakurtzen du! Nik, sofan eserita edo sukaldean.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago