"Euskarazko komunikabide arabar bat behar genuen"

Erredakzioa 2018ko eka. 1a, 13:12

Iker Gordobil Garcia de Albeniz (Marieta), ALEAkide harpideduna.

Noiz erabaki zenuen ALEA babestea?

Lagun batek eman zidan ALEAren berri, eta berehala nahi izan nuen proiektuaren parte izan. Gero, badakizu... Hilabete pasa zen harpidetza egin nuen arte: egingo dut, egingo dut... Egin nuen arte!

 

Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua ALEA?

Euskarak berebiziko garrantzia du nire bizitzan. Jakin nuenean Araban halako proiektu bat zegoela, eta gainera herrien eta auzoen berri emango zuela, argi eta garbi izan nuen. Euskarazko komunikabide arabar bat behar genuen.

 

Zer une aukeratu ohi duzu aldizkaria irakurtzeko?

Postaria etxera datorrenean ni bertan baldin banago, eskura ematen dit aldizkaria –herrietan halaxe izaten da–, eta jarraian irakurtzen dut! 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago