Martxoak 8

Ekimen ugari izango dira Araban, martxoaren 8ko greba feminista dela eta

Erredakzioa 2018ko mar. 5a, 13:07

Eguerdiko elkarretaratzeak eta arratsaldeko manifestazioak izango dira greba feministaren ekintza nagusiak. Gasteizen ez ezik, Laudion, Agurainen, Maeztun, Kanpezun, Ribabellosan edo Aramaion izango dira protestak.

Dena prest dago martxoaren 8an deitu duten greba feministarako. Araban, ekimen anitz antolatu dira protesta egunerako, eta Gasteizen ez ezik, Lautadan, Gorbeialdean eta Aiaraldean egingo dira ekintzak. 

Martxoaren 8rako deitu duten greba hau lau esparrutan egingo dute: kontsumoa, lana, zaintza eta hezkuntza. Egunak lau orduko bi lanuzte izango ditu; goizean (11:00-15:00) eta arratsaldean (18:00-22:00).  Eguerdiko 12:00etan eta 20:00etan, berriz, mobilizazioak egingo dituzte. Gasteizen, manifestazioa abiatuko da San Anton plazatik, 20:00etan.

 

Ekimenak, herriz herri

Gasteiz

07:00 Auzoak dekoratzea

09:45 Propagandaren banaketa, Desamparadasen

11:00 Propagandaren banaketa Bilbo plazan eta Foru Aldundian

12:00 Ekintza Innspirazio feminista- sentada Andre Maria Zuriaren plazan

15:00 Tupper bazkaria Gasteizko gaztetxean

17:00 Kafea Hala Bedi tabernan

18:30 Propaganda banaketa Fariñasen.

20:00 Manifestazioa San Anton plazatik

 

Lautada

9:15 Elkarretaratzea eta kalejira erresidentziara, Ikastolen paseoan

10:00 M8 gunearen irekitzea, San Juanen

11:00 Gazteak eta harremanak, Zabalarten

12:00 Emakumeen elkarretaratzea, San Juanen

14:00 Bazkaria M8 gunean

16:00 Kalejira ikastolara M8 gunetik

17:00 Ekintzak M8 gunean

20:00 Manifestazioa, San Juan

 

Mendialdea

11:00 Kanpezuko gasolindegian elkartu, herrietara joateko

12:45 Elkarretaratea Maeztun, eskolaren aurrean

14:00 Elkarretaratzea Kanpezuko plazan

15:00 Bazkaria Kanpezun, Mujer Campezada elkarteak antolatuta

19:30 Gasteizko autobus geltoki zaharrean elkartu, Gasteizko manifestaziora joateko

 

Añana

12:00 Ribabellosako udaletxearen aurreko plazan, ekintza moreak.

Gorbeialdea

10:30 Gorbeialdeako emakume guztiak Gasteizera

11:15 Elkarretaratzea Aramaioko herriko plazan

18:30 Kotxe karabana feminista kuadrillako herri guztietatik eta topaketa Ondategiko aparkalekuan, Gasteizera joateko

19:30 Kalejira kultur etxetik plazara eta luntxa, Aramaion

 

Arabako Errioxa

11:00 Lapuebla de Labarcako plazan. Mantalak herrian jarri.

11:15 Oiongo plazan M8 ekitaldia.

12:30 Manifestazioa UAGAtik 

13:15 Guardiako plazan, manifestuaren irakurketa

18:00 Bilarren elkarretaratzea, ibilaldia eta poteoa.

 

Aiaraldea

LAUDIO

11:00 Herri apainketa, Laudioko Batzalarrin kalean

12:00 Emakumeok* kaleak hartu ekimena, Laudion

12:30 Emakumeon* lapiko-burrunbada

17:30 Gune morearen irekitzea, Laudioko Batzalarrin kalean

19:30 Emakumearen eguneko elkarretaratzea

20:00 Eskualdeko manifestazioa Laudioko Herriko plazatik

URDUÑA

12:00 elkarretaratzea (Foru plazan)

12:30 Lapiko burrunbada

19:00 Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioa (udaletxe aurrean), Parekidetasun Batzordeak deituta.

AMURRIO

Goizean: burrunbada, flashmoba eta bazkari herrikoia

Arratsaldean: musika eta mikro irekia; eta "Gune beltzen ibilbidea"

 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago