Gasteizko euskararen astean, euskaraz aritzeko mintzotxiodromoa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko azaroaren 21a

Iristear dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna eta Gasteizko euskalgintzako eragileok abian jarriko dugun egitaraua aurkeztu dugu gaurkoan. Abenduaren 23tik hasita, Euskararen Egunera bitarte, musika, hitzaldi, dantza eta bestelako ekintza anitz izango ditugu Gasteizen. 

Ekintza horien artean, Bai Euskarari Elkartetik, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, urtero antolatzen dugun gazte Mintzotxiodromoa eramango dugu Gasteizko Ohianeder Euskararen Etxera.

Azaroaren 29an izango da, gizeko 10:00etan elkartuko gara Egibide, Presentación de María, Ostalaritza Gamarra eta Karmendalarrak zentroetako lanbide heziketako eta batxilergoko ikasleekin euskara, hekuntza, lan mundua eta kontsumitzeko moduez mintzatzeko. Ahoz ez ezik, esandakoak txiokatzeko aukera ere izan dute #GasteizenBaiEuskarari traola erabilita. “Txiodromoa” ere izango da eta horrek esan nahi du gai bakoitzaren inguruan adosten dituzten ideia nagusiak sareen bidez zabltzeko aukera egongo dela.

Gainera, Kidam magoak parte hartuko du mintzodromoan zehar eta denentzako sariak egongo dira (Baskonia eta Alavesa ikustera joateko sarrerak, liburuak, kamisetak, etab.).

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Aurreko urtean....

EGITARAU OSOA

Azaroak 23, osteguna

Azaroak 25, larunbata

Azaroak 26, igandea

Azaroak 28, asteartea

Azaroak 29, asteazkena

Azaroak 30, osteguna

Abenduak 1, ostirala

  • 12:00 Itzulpen sariak. Haur eta gazte literatura
  • 12:30 Strip Tease antzezlana
  • 20:30 Strip Tease

Abenduak 2, larunbata

Abenduak 3, igandea

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago