Iristear dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna eta Gasteizko euskalgintzako eragileok abian jarriko dugun egitaraua aurkeztu dugu gaurkoan. Abenduaren 23tik hasita, Euskararen Egunera bitarte, musika, hitzaldi, dantza eta bestelako ekintza anitz izango ditugu Gasteizen.
Ekintza horien artean, Bai Euskarari Elkartetik, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, urtero antolatzen dugun gazte Mintzotxiodromoa eramango dugu Gasteizko Ohianeder Euskararen Etxera.
Azaroaren 29an izango da, gizeko 10:00etan elkartuko gara 150 bat ikaslerekin euskara, hekuntza, lan mundua eta kontsumitzeko moduez mintzatzeko. Ahoz ez ezik, esandakoak txiokatzeko aukera ere izan dute #GasteizenBaiEuskarari traola erabilita. “Txiodromoa” ere izango da eta horrek esan nahi du gai bakoitzaren inguruan adosten dituzten ideia nagusiak sareen bidez zabltzeko aukera egongo dela.
Gainera, Kidam magoak parte hartuko du mintzodromoan zehar eta denentzako sariak egongo dira.
Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus
Azaroak 23, osteguna
Azaroak 25, larunbata
Azaroak 26, igandea
Azaroak 28, asteartea
Azaroak 29, asteazkena
Azaroak 30, osteguna
Abenduak 1, ostirala
Abenduak 2, larunbata
Abenduak 3, igandea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.