AleaFM irratsaioa, Hala Bedi Bin entzungai

Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 09:44

Arabako Alearen saioa Hala Bedi Bi katean emitituko da; asteazkenero, 20:00etan. 

Arabako Aleak astero ekoizten duen AleaFM irratsaioa Hala Bedi Bi irratian ere izango da entzungai; asteazkenero, 20:00etatik 21:00etara, 88.8 FMn Gasteizen eta Lautadan. Orain arte bezala, euskarazko irratsaioa Radio Vitorian emititzen jarraituko dugu, asteartero, 17:30etik aurrera. Horrez gain, asteartetik aurrera, saioa eskura izango da alea.eus webgunean.

AleaFM irratsaioa ordubeteko euskarazko saioa da. Bertan, Arabako egunerokotasunari lotutako gaiak jorratzen ditugu, Pil-Pilean izeneko atalean. Kulturak eta kirolek ere tartea dute Hamaika Saltsa atalean. Horrez gain, astero Arabako Alea aldizkariko zutabegileen iritzia entzuteko aukera izaten dugu, eta hurrengo egunetan Araban izango diren euskarazko hitzordu guztiak biltzen dituen agenda eskaintzen dugu.

Parte hartu AleaFMn

Arabako Aleak ekoizten duen irratsaioa hamar lagun inguruk osatutako lantalde batek egiten du. Astero eta bikoteka, gure kolaboratzaileek inguruko albisteen berri ematen digute, euskaraz. 

Zuk ere irratsaioan aurkezle bezala parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat irratia@alea.eus helbide elektronikora. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide