"Ez da frackinga, baina gasa ustiatzeko teknika honek ere arazoak sor ditzake"

Erredakzioa 2016ko abe. 7a, 09:00

Luis Casado Araban gasaren erausketari aurre egiteko Berriztu plataformako kidea Alea FMn izan zen.

Aurreko urrian Eusko Jaurlaritzaren menpeko SHESA enpresa publikoak putzu batetik gasa erauzteko baimena eskatu zuen, zehazki, Subilla Gasteizen kokatuta dagoen Armentia-2 putzuan. Azken urteotan haustura hidraulikoa erabiltzen saiatu diren toki bera, hain zuzen ere. "SHESAk fracking bidezko lehendabiziko putzuak irudikatzen zituen tokian". Egoeraz arduraturik, zenbait eragile elkartu dira mugimendu honi sorrera emateko. Besteak beste, Ekologistak Martxan, Gure Energia, Martxoak 3 Elkartea, Hala Bedi Irratia, Zapateneo, Arkillos 10, Yokerendan eta Desazkundearen babesa jaso du ekimen berri honek. Era berean, gaur aurkeztu duten manifestua ere ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, UAGA, EH Bildu, Podemos, Equo, Ezker Anitza ACOA-AKE, Eguzki eta Fracking Ez taldeek sinatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago