EAJ garaile izan da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Guztira 28 eserleku eskuratu ditu alderdi jeltzaleak. Bigarren indarra EH Bildu izan da, hamazozortzi eserlekurekin. Haren atzetik, Elkarrekin Podemos, hamaika legebiltzarkide lortu ditu Eusko Legebiltzarrean. Alderdi sozialistak eta PPk eserleku kopuru bera lortu dute, bederatzi, hain zuzen ere.
Araban, EAJ ere garaile
Araban ere garaile atera da alderdi jeltzaleak, zehazki, zortzi eserleku lortu ditu lurraldean. PPk eta EH Bilduk berdindu dute eta bost legebiltzarkide lortu ditu bakoitzak. Laugarren indar politikoa Elkarrekin-Podemos izan da, lau eserleku eskuratuz. PSE-EEk, aldiz, hiru lortu ditu.