Oiloen etxaldearen kontrako elkarretaratzea eta kontzertuak antolatu dituzte

Erredakzioa 2022ko martxoaren 25a

Udal osoko bilkurara oiloen etxaldearen kontrako protesta eraman dute. NMIRUÑAOCA

Apirilaren 10ean egingo dute, Langraiz Okan, abeltzaintza eredu intentsiboen kontra.

Ovo 12 kooperatibak Tresponden zabaldu nahi duen instalazio intentsiboaren kontrako protesta antolatu dute herriko bizilagunek apirilaren 10ean. 11:00etan, manifestazioa egingo dute Pakearen plazatik Udaletxera, Langraiz etorbidetik; eta 12:00etan Koltan eta Lautada metal taldeekin kontzertua egingo da.

Halaber, 30:000-40.000 oilo jasoko dituen etxaldearen kontrako sinadura bilketarekin jarraitzen dute change.org plataforman, eta dagoeneko bi mila sinaduratik gora jaso dituzte. Instalazioaren kontra sortu den plataformak azpimarratu duenez, Babes Bereziko eremu batean dago Tresponde, Natura 2000 Sarearen barruan. Azaldu dutenez, mota horretako instalazioek arazo oso larriak sortzen dituzte: "Berotegi-efektuko gasen ekoizpena, usain txarrak, izurriteak ugaltzea, lurzoruen kutsadura, ur gehiegi kontsumitzea, Zadorrara isurtzen den Subillako akuifero naturala nitratoz kutsatzea, eta osasun-arazoak eta infekzioak pertsonentzat".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago