Arabako txotxa iruditan

Erredakzioa 2020ko urtarrilaren 17a

Arabako sagardoaren denboraldi berriari hasiera eman diote Benito Peciñak gidatzen duen Kuartango Sagardotegian.

Ostegunean inauguratu dituzte kupelak, Arabako lehenengo txotxarekin. Alaveseko emakumeen taldea gonbidatu dute, emakumezkoen kirola omentzeko.

Dafne Triviño kirol zuzendariak eta Maialen Martinez de Marigorta eta Ane Miren Martinez de Lahidalga jokalariek hartu dute kupelak irekitzeko ardura. Txotxa egin baino lehen, sagarrondo bat landatu dute kanpoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago