Adina: 4-8 urte. Informazio gehiago eta izen emateak: https://www.vitoria-gasteiz.org/
'Batera, euskera!', euskarara gerturatzeko eta euskararen erabilera indartzeko world kafea. Iñaki Martinez de Luna eta Paula Kasares soziolinguista adituekin. Olabide ikastolaz kanpoko gurasoei ere irekitako solasaldia. Eman izena hemen azaroaren 4a baino lehen hemen.
Bi belaunaldi desberdinetako bi emakumeren (artista bera eta bere amona) harremana ikertzen da obra honetan eta gure arbasoekiko harremanaz eta gorputzen eraldaketaz hitz egiten digu. Helduak. +16 urte.
Lehen mundu gerrak Frantziaren menpeko euskal herritarrengan izan zituen ondorioak eleberri grafiko batean. Aritz Ibarra eta Eneko Bidegain egileekin.
Eulalia Abaituari buruzko filma.
Metraia diziplinarteko metodologian oinarritutako ikus-entzunezko lanak sortzeko proiektu kolektiboa da. Josune Velez de Mendizabal kazetari eta aktoreak, Aitor Vinagret aktore eta sortzaileak, Beñat Fontaneda ikus-entzunezko lenguaian ikertzaile, ekoizle eta errealizadoreak eta Ainhoa Imaz kultur kudeatzaile eta ikus-entzunezkoen sortzaileak osatzen dute taldea.
Bertsolariak: Haira Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta, Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea.