Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaklankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak. Ongi etorri euskararen mundura. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta euskal herritar berriak euskararen normalizazio eta biziberritzean aliatu izan daitezen, hizkuntza harrera protokolo egokiak diseinatzeko zumeak jartzea izango dute helburu. Programa osoa: https://kontseilua.eus/harrera-jardunaldiak/
Hiru orduko iraupena izango duen saio ludikoa egingo dugu, adin guztiei eta euskara maila guztientzat zabalik egongo den jardueran. Honetan, Kutxaz kanpo programa, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean antolatutako pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da.
Etxe barruko botanika zikloa. 4 eta 7 urte arteko umeekin hartu ahalko dute parte eta senide edo arduradun batekin batera burutuko dute tailerra.
Urriaren 11tik azaroaren 9ra bitarte, 4 tailer ireki antolatu ditu Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkarteak eskualdean barrena. Saio guztiak doakoak izango dira, baina labur.eus/tailerbiziak2024 helbidean eman beharko da izena.
Edu Zelaieta & Txabi Arnal. Adinak: 10-12 urte. Izen-ematea: irailak 23 – urriak 10, hemen.
Muxutruk taldearen erromeria, Aguraingo jaietan. Egitaraua osorik: Aguraingo Udala.