Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak? Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du, Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du.
Sinopsia: "1979ko ekainaren 25ean Korta erail zuten. Hil zuten balak euskal errefuxiatu politikoen aurkako Espainiako gerra zikinaren mertzenarioek jaurti zituzten. 25 urte bakarrik bizi izan zen, baina bere ibilbidea belaunaldi konprometitu, ameslari eta errepresaliatu baten erretratua da. Dokumental honek bere historia kontatzen digu, bere senide, lagun eta militantzia kidei ahotsa emanez. Lan hau ahanztura eta inpunitatearen aurkako oihua da. Etorkizunez betetako memoria ariketa bat, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko kontakizun ahalik eta osatuena eraikitzen jarraitzeko".