Araiako bertso eskolaren aurkezpen bilerak.
3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako ipuina da. Gure inguruko familia-ereduak eta horien bereizitasunak erakusten ditu, eta nabarmendu egiten du elkar ezagutzeak dakarren aberastasuna.
Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 6-9 urtekoentzat
Randa Maroufi artista frano-marokoarraren Bab Sebta erakusketaren amaiera dela eta, museoak Bab Sebta eta mugaren auzia ere jorratzen duen Bidasoa 2018-2023 (Fermin Muguruza, 2023) filmaren proiekzioa hartuko ditu, eta ondorengo solasaldia Alaine Aranburu filmaren zuzendari laguntzaile eta Irungo Harrera Sareko boluntarioarekin.
MAITE- ARAI vs ELAIA-FRIDA ------------------------ BARANDIKA-LEKERIKA vs LADUCHE-ZABALA Bonuak eta sarrerak: Bonuak txapelketa osorako on line: 10€ (+0,80€) On line sarrerak: 5€ (+0,65€) Leihatilan sarrerak: 7€
Bioneuroemozioaren inguruko solasaldi honen bidez, teoria zein praktika hau ezagutuko dugu, nondik datorren (Enric Corberaren teoria ezagutu), nola garatu den eta zertarako den erabilgarria. Era berean, Azibarrek, bere bizipen pertsonalak aintzat hartuta, bizitzeko modu bat izan daitekeela azalduko digu. Beraz, azalpen, kasu praktiko, bideo eta bestelako baliabideen bitartez ordu beteko bidaia egingo dugu, horrela bioneuroemozioari lotutako jakintza areagotuta.