Familiekin egiteko praktika eszeniko proposamen bat da, eta Europa Creativaren Sense Off Sharing proiektuaren barne dago. Adina: 2 eta 5 urte artekoak.
"Belarriprest. Nire lehenengo sortzelan euskaraz "ikuskizun bat da eta, aldi berean, esker oneko ekitaldia da hori posible egin duten eragile guztientzat. Hitzaldi performatibo baten forma du, beraz, publikoarekin harreman zuzena jarraitua da eta konplizitatea sortzen du. Emozio bidaia bat da, amorrutik absurdoraino. Oso estetika errazarekin eta umorearen bidez publikoaren arreta bereganatzea lortzen du ordubete osoan zehar.
Helduentzako ipuin kontaketa.
ZINEZ, euskarazko film-zikloaren eskutik Soinujolearen semea filmaren proiekzioa eta Bernardo Atxagarekin solasaldi bat izango dugu. Florida Zinemekin elkarlanean antolatu dugu eta Vital Fundazioaren babesarekin. SARRERAK FLORIDA ZINEMEN WEBGUNEAN SALGAI
Eritasunak erauzitako lo orduetan, largabistarekin pareko bizilaguna behatzen duen andrea; maitalearen etxetik seme txikia den ospitalera lasterka doan gizona; mundu literarioaren azpi jokoak eta lerro arteak; superheroien unibertsoak, porno atariak eta maitasun perfektuak; haur kanpalekuetako putzuen sakonera; Döner Kebab batean pizza margherita bat jatea; ohatzeko epeltasun ezagunaren ifrentzuaz jabetzea. Ziztadak, den-denak. Hartutako erabakien eta, batik bat, hartu gabekoen gainean hazka egiten du Santi Leonéren estreinako ipuin liburuak. Koordinatzailea:Iban ZalduaTwitter: @gastIraKlubaEmail: irakurlekluba@geuelkartea.eus
Udalak 2024ko urtarrila, otsaila eta martxorako jarduera berri bat antolatu du, Mulixka Dantza Taldearen eskutik. Euskal dantza eta herri folklorea Dantza Plaza batean hurbildu nahi ditu euskal dantza ezagunen bitartez. Animatuko zara? Erantsitako kartelean aurkituko duzu informazio guztia. Izena emateko: 945 36 06 29 telefonoan edo telecentro@condadodetrevino.es